XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ni saiatu naiz ilargia berrosatzen eta izarrak beren gakoetara itzulerazten, baina beldur naiz ez dela ortzea lehen bezain sendo eta eder geratu.

Hurrengoan zuzen-zuzen zetorren zerbait: Ene defentsa-mekanismoek (umoreak, ironiak, etab.ek) ezer gutxitarako balio didate hemen.

Ulerkaitzak eta sutilegiak dira basapiztia hauentzat.

Nori bururatu zitzaion klabelinekin joatea tankeen aurrera? Are amorru biziagoz zanpatuko zaituzte hauek!.

Zureetako bakoitzari erantzuten nion nik, betiere animatzen saiatuz; baina ez zen aski zuretzat, eta hala erregutu zenidan: Idatzidazu zerbait, baina zerbait benetakoa.

Idatzidazu nahi edo beharra duzunean, edo poztu nahi nauzunean, edo erraietan ilusio berri bat loratzen sentitzean, edo ametsetan gau ilunean izartxo berri bat aurkitzen duzunean.

Baina idatzidazu, mesedez!!!.

Delikadezak, sentiberatasunak, fineziak... izuturik, hemendik ihes egin dutela ematen du.

Bertute horiek hemen, eta harribitxiak zerri-askan, berdintsu dira! Zabarkeria onesten, kirtenkeria txalotzen da.

Guretzat estimatuenak izan diren balore guztien ukazioa da hau, eta higuingarrienak zaizkigun jokaeren gorespena.

Gure ametsen aurkako muturra.

Hurrengo postal batean, beste hauxe idatzi zenuen: Bakea, ohorea, (gurea ez den) aberriarenganako maitasuna, gizontasuna....